Emaneurrerekin, Derbi Eguna
Maiatzaren 4an ospatuko du, Realaren eta Athleticen arteko partidaren aitzakian.

Igandean, maiatzaren 4an Anoetan jokatuko den Realaren eta Athleticen arteko partidaren aitzakian, Derbi Eguna antolatu du Ordiziako Emaneurre taldeak.
13:00etan Amonane tabernan elkartuko dira, poteoa hasteko. 14:30ean bazkari-luntxa egingo dute Olano tabernan eta 17:00etan autobusa hartuko dute Ordiziatik Donostiara joateko. Itzulerako autobusa 23:00etan izango da.
Autobusa eta bazkaria 20 euro kostako da; bazkide ez direnentzat, 25 euro. Izena ematea: 605 704 766.