Ezkurdia eta Rezusta txapeldunak, Legazpiko pilotalekuan larunbatean
Santikutz jaietan jokatuko dute Urbeltzen, Jaka eta Marienzurrena II-aren aurka. Sarrerak aurrez erosi daitezke.

Legazpiko Santikutz jaietako maiatzaren 3ko pilota jaialdiak luxuzko pilotariak izango ditu aurten, partida nagusian Euskal Herriko binakako pilota txapelketa irabazi zuten Ezkurdia eta Rezusta izango direlako jokoan, Jaka eta Mariezkurrena II-aren aurka. Aurretik, beste norgehiagoka bat ere izango da: Senar-Ugartemendia bikoa Murua-Erostarbe bikoaren aurka.
Jaialdia urbeltz pilotalekuan jokatuko da, 19:30ean hasita. Sarrerak salgai daude bihar arte Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 20:00etara, eta www.entradasfronton.com webgunean. Soberan geratzen badira, egunean bertan ere erosi ahal izango dira Urbeltzen, 15:30etik aurrera.