Herri Urratsera joateko autobusa, Itsasondotik
Maiatzaren 11n egingo da Senperen (Lapurdi) Iparraldeko ikastolen aldeko festa. Ostegunera arte dago izena emateko aukera.

Maiatzaren 11n Senpereko (Lapurdi) lakuan egingo den Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats festara joateko autobusa antolatu dute Itsasondon. 09:30ean abiatuko da Itsasondotik eta 17:15ean izango da itzulerakoa Senperetik. 15 euro balio du txartelak.
Osteguna, maiatzaren 1a, da izena emateko azkeneko eguna.