Hika ikastaroa antolatu dute Ordizian
Maiatzaren 9an, 16an eta 23an ordu eta erdiko hiru saio praktiko eta teoriko egingo dira. Izena eman daiteke. Dohainik da. Euskaraldiko ekitaldi gehiago ere antolatu dituzte.

Ordiziak bat egin du Euskaraldia Hika egitasmoarekin, eta ondorioz horrela erabakitzen duten ordiziarrek aukera izango dute Euskaraldiko txapan H hizki bat erantsi eta hitanoa sustatu eta Hika ikusgarri egiteko. H-aren esanahia honakoa da: “Nahi baduzu, nirekin hika egin dezakezu“. Ez dago hitanoa jakin beharrik, Hitanoa ikasi/entzun nahi duenak ere ipini dezake pegatina.
Horrezaz gain, Ordizian, hika egiten ikasteko edo praktikan jartzeko, hiru eguneko ikastaroa antolatu dute maiatzaren 9an, 16an eta 23an, 18:45etik 20:15era. Saio teorikoak eta praktikoak egingo dituzte.
Dohainik da, baina izena eman behar da gaurtik maiatzaren 5era bitartean, ordizia@aek.eus helbidera mezua idatzita edo 688 746 638 telefonora deituta.
Maiatzak 15: Hasierako ekitaldia.
- 18.00-19.00 Kale Animazioa, herriko erdigunean.
- 18.00-19.00. Azken txapa banaketa.
- 19.00. Txupinazoa. Txapa janzte kolektiboa. Euskarara gerturatu direnen hitza-hartzea.
- 19.30. Kontzertua. Herriko hiru emakume musikagileen kontzertua plaza azpiko arkupeetan.
Maiatzak 16: Goizean herriko ikastetxeen ekintzak:
- 10:00etan, JM Barandiaran plazan, Euskaraldiko abestiak kantatu/dantzatu ikastetxeetako LHko haurrek (eguraldi txarra: Plaza Nagusian).
- Goizean zehar, ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleek Euskaraldiko kartel banaketa herriko establezimenduetan.
- 19:00etan. Kantujira. Kantazak eta Musika Eskolako ikasleen elkarlanarekin. Alde zaharreko kaleetan zehar.
Maiatzak 21. Kultur Aniztasunaren eguna.
- 19.00etan. Testu irakurketa eleanitza, herriko hizkuntza ezberdinen erakusgarri. Barrena kanpoko plazan.
Maiatzak 25. Euskaraldiko amaiera ekitaldia.
- Herriko elkarteek Euskaraldia amaitu ondoren euskararekiko zein konpromiso hartuko dituzten erakusteko ekitaldia. Plaza Nagusian.