Oianguko pilotariak Paun
18 taldeen artean hirugarren postuan amaitzea lortu dute Oianguko 17 pilotariek.

Ordiziako Oiangu Pilota Elkarteko pilotariak Paun (Frantzia) lehian aritu dira apirilaren 17tik 21era bitartean. 16-20 tarteko pilotariz osaturiko 18 talde izan dira lehian, guztira 350 pilotari. Tartean izan dira Oianguko hamazazpi pilotari: 11 urte azpiko kategoriko lau, 13 urtez azpikoko beste lau, 15 urtez azpiko hiru, 18 urtez azpikoko bi, gizonezkoen nagusi mailarako bi eta emakumezkoen nagusi mailarako beste bi.
Oiangukoen esanetan, “lehiatzea helburu delarik, beste elkarteetako pilotariekin harremanak sortu eta aurretiaz sorturikoak sendotzeko plaza bikaina izan da. Esperientzia bikaina bizi izan dute. Gainera aipatzeko moduko garaipenak lortu dituzte eta azkenerako 18 taldetatik hirugarren postuan amaitzea lortu dute gureek, bai urdaiazpikoaren txapelketa deritzonean eta baita sailkapen orokorrean ere”.