Santikutz Klasikoa aurkeztuko dute gaur
Espainiako txirrindulari afizionatuen Koparako puntuagarria den lasterketa maiatzaren 1ean jokatuko da. Azken edizioetan bezala, Ane Urtzelai artista legazpiarrak egin ditu garaikurrak. Kultur Etxean izango da aurkezpena, gaur, 19:00etan.

Telleriarteko Txirrindulari elkarteak maiatzaren 1eko Santikutz Klasikoa aurkeztuko du gaur Kultur Etxean, 19:00etan. Antolatzaileak zaletu guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira, eta ondoren eskainiko duten luntxera.
Klasikoak aurten 91. edizioa beteko du, eta Espainiako Koparako puntuagarria denez, estatuko txirrindulari afizionatu onenak bilduko ditu. Azken urteetan bezala, Ane Urtzelai artista legazpiarrak egindako garaikurrak banatuko dizkiete irabazleei.