Talo-natxoa aurkezteko pintxo-pote berezia Zeraingo Mandion
Mendarte baserriko arto beltzaren irinarekin eginda sortu du produktu berri hori Ekotalo enpresak. Asteazkenean izango da pintxo-potea, 19:00etan hasita.

Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki Intxaustik eta Ekotalo enpresako Julen Altzelaik arto beltzaren inguruan sortutako proiektuak pauso berria emango du asteazkenean, talo-natxoaren aurkezpenarekin. Pintxo-potea egingo dute horretarako, Zerainen bertan, Mandio tabernan, 19:00etan.
Talo-natxoa arto beltzaren irinarekin eginda dago, “talo frijitua da, kolore morekoa eta forma hexagonalekoa”, Altzelaik azaldu duenez. Lau hilabeteko proben emaitza da produktu berri hau, eta etzi dastatu ahal izango da Mandion, Joseba Albizuren kolaborazioari esker.