Lizarrako irteeran izena emateko azken eguna bihar, Atsedenen elkartean

Segurako Atseden jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Lizarrara egun osoko irteera antolatu du datorren maiatzaren 8rako, ostegunez. Irteeran parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharra dago eta bihar izango da horretarako azken aukera, 19:00etatik 20:00etara elkartearen egoitzan. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 45 euro. Irteerarako plazan egin dute hitzordua 8:45ean.