Otso Irakurleen biharko saioan 'Zarra' izango dute hizketagai
Bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Udal Liburutegian.

Hilabeteko azken asteazkenetan elkartzen dira beti Ataungo Otso Irakurleak taldeko kideak, literaturaz gozatu eta irakurritakoaren inguruan hausnartzeko, iritziak partekatzeko, ikuspegi desberdinak ezagutzeko, analisiak amankomunean jartzeko eta literatura esperientzia aberasgarri bat bilakatzeko. Zentzu horretan, bihar, asteazkena, apirilak 30, egingo dute hurrengo saioa. Arratsaldeko 19:00etan elkartuko dira Udal Liburutegian eta Ascensio Apalategi ataundarraren Zarra liburua izango dute hizketagai. Literatur zale guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera, ez baita beharrezkoa taldeko kide izatea edo aurrez izena ematea solasaldi hauetan parte hartzeko.