Bihar hartuko du agintea Legazpiko haurren korporazioak
Udaletxean egingo dute ekitaldia, 12:00etan. Arratsaldeko danborradan ere parte hartuko dute agintari gazteek. Danborrada 18:00etan aterako da Laubidetik.

Haurren korporazioak bihar hartuko du aginte makila udaletxean, 12:00etan, eta balkoira aterata egingo du aurkezpen publikoa herritarren aurrean. Agirre-etxeberritik 11:30ean abiatuko den segizioan iritsiko dira udaletxera agintari gazteak, musika eskolako musikariz lagunduta, kalejiran. Aurten, Alaitz Legorburu da alkatea, eta Elene Salazar, Izaia Nuñez, Malen Muñez eta Olaia Moro zinegotziak.
Arratsaldean haurren eta gazteen danborradan parte hartuko dute, eta baita Iker Gonzalez kapitainak eta Deiane Barroso kantinerak ere. Danborrada 18:00etan hasiko da, eta ibilbide hau egingo du: Laubide, Santikutz kalea, Patrizio Etxeberria kalea, Nafarroa Kalea, Kale Nagusia, eta Euskal Herria plaza.
Eguraldi txarra egiten badu, Bikuña kiroldegian egingo dute danborrada.