Mara Arnedoren eta Ainhoa Aseginolazaren kartela, Legorretako jaietako ikur
Zazpi lanen artean botorik gehien lortu ditu: 203. Botoa eman dutenen artean egindako zozketan Pedro Manuel Bolaños izan da saritua.

Herritarrek erabaki dute zein izango den Azintzio jaietako programaren azala: Mara Arnedok eta Ainhoa Aseginolazak diseinaturiko kartela. Zazpi zenbakia zuen kartela, hain zuzen ere. Lehiaketara aurkezturiko zazpi lanen artean, Arnedorena eta Aseginolazarena izan da herritarren gogokoena, 203 boto jasota.
Bigarren kartelik bozkatuena seigarrena zenbakiduna izan da, 100 botorekin. Gainerako bost lanen botoak ondorengoak izan dira: 1. kartelak 39 boto, 2. kartelak 51 boto, 3. kartelak 10 boto, 4. kartelak 47 boto eta 5. kartelak 28 boto.
Botoa emandakoen artean
Guztira 478 herritarrek hartu dute parte bozketan; horietatik 70, Internet bidezkoak izan dira. Botoa eman duten lagunen artean gazta bat zozkatu du udalak. Irabazlea, Pedro Manuel Bolaños izan da