Udaberriko pala txapelketa antolatu du Ormaiztegiko gazte asanbladak
Txapelketari bihar emango diote hasiera eta finala Gazte egunean jokatuko dute. Gaur da izena emateko azken eguna.

Ormaiztegiko gazte asanbladak Udaberriko pala txapelketa antolatu du. Bihar hasita jokatuko dira kanporaketak eta Gazte egunean egingo dute finala. Partidak 22ra jokatu dira, teniseko pilotarekin.
Bikoteka jokatuko da txapelketa eta gaur da izena emateko azken eguna. Izena emateko bikotearen izen-abizenak eta telefono zenbakiak bidali behar dira ormaiztipala@gmail.com helbidera. Izen emateak 15 euroko kostua du.
Txapeldunentzat txapelak eta sariak izango dira finalean eta txapeldun ordeentzat garaikurrak eta sariak.