Ordiziako pilota txapelketa herrikoian, 22 bikote
Gaurtik aurrera jokatuko dira partidak. Finala, uztailaren 16an izango da.

Emaneurre taldeak antolatutako XVIII. Ordiziako esku pilota txapelketak hasi du bere bidea. Gaur bertan hasita, 22 bikote ariko dira lehian lau multzotan banatuta, uztailaren 16ko finala helburu dutela.
Ekainaren 8ra bitartean jokatuko da lehenengo fasea. Ondoren, lehen faseko 8 bikote hoberenek Urrezko kopa jokatuko dute, 9-16. postuetan gelditzen direnek Zilarrezko kopa eta gainerakoek Brontzezko kopa.