Zeramika eta egur lanen erakusketa dago ikusgai Kultur Etxean
Xalinko eta Txirbil elkarteko kideen lanak dira. Erakusketa ostiralera arte egongo da zabalik, Kultur Etxean.

Xalinko eta Txirbil elkarteko kideek egindako zeramika eta egur lanak ikusgai daude egun hauetan Kultur Etxean. Ostirala izango da erakusketa ikusteko azken eguna, eta 17:00etatik 20:00etara dago zabalik.
Bi elkarteek postua jarri zuten Kale Nagusian joan den ostiralean, Santikutz jaien barruan egin zen ganadu azokan, eta bertan erakutsi zuten zuzenean lan nola egiten duten.