Lazkao eta Zegamak galdu egin dute Herriartekoan
Lazkaok Zestoaren aurka galdu zuen, eta Zegamak Astigarragaren aurka. Asteburu honetan jokatuko dituzte itzuliko partidak, etxean.

Apirilaren 30ean hasi zen aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, eskuzko eta gomazko paletako lehiekin. Parte hartu duten herrien berrikuntzen artean zegoen aurtengoan Lazkao. Aurreneko eskuzko lehen jardunaldian Zestoaren aurka etxetik kanpo galdu du (2 eta 1). Zegamak ere 2 eta 1 galdu du Astigarragaren aurka. Asteburu honetan jokatuko dituzte itzuliko partidak, Lazkaon eta Zegaman. Goierriko beste hiru herri ariko dira eskuz, eta datozen asteetan sartuko dira lehian: Beasain, Ataun eta Zaldibia. Aurreneko biak final zortzirenetan lehiatuko dira, eta Zaldibia berriz, final laurdenetan. Finala, ekainaren 28an izango da.