Musikak burmuinean duen eraginaz izango da biharko hitzaldia. Mikel Urdangarinen kontzertua izango da larunbatean. Sei ekintza izango dira denera, musika herritarrei gerturatzeko helburuarekin.
Martin Urkiolak eta Juanjo Ganzarainek jaso dute oroigarria, hainbat hamarkadatan Beasaingo hestebete ospetsuaren sustapenean eta hedapenean lan egiteagatik.
Udaletxea Arigunea izango da maiatzaren 15etik 25era. Bertan jaso daitezke Ahobizi eta Belarriprest txapak, bihartik aurrera, baita Kultur Etxean ere.
Ostegunean, maiatzaren 8an, Ordiziako Barrenako areto nagusian elkartuko dira, 18:30ean.
Etxebizitzen prezioek izan duten igoeragatik sartu da udalerria Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri duen zerrendan. Ordizia, Beasain eta Lazkao atera egin ditu zerrenda horretatik.
Maiatzaren 11n ospatuko dute Ormaiztegi eta Mutiloa artean. Ibilaldi gidatua eta saio gastronomikorako izena eman daiteke jada, Zumalakarregin.
Ibilaldi luzea, tartekoa eta motza izango dira, San Martingo kiroldegitik abiatuta. Aurreneko bietarako 10 euro ordaindu behar dira, eta motza, berriz, doakoa izango da. Kontuan hartzeko zenbait oharrez gain, antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute.
Lekanazpi elkarteak prestatutako haragi paella izango da bazkaltzeko, eta postrea udalak jarriko du. Txartelak 6 euroan daude salgai Gurrutxaga, Karibe Zaharra eta Maiatza tabernetan.
Oria itsasadarraren ondare aberatsa biltzen du oriotarrak ondutako dokumentalak.
Katxalin elkarteak antolatu duen hitzaldian landuko dute gaia, ostegunean, Kultur Etxean. Maialen Mendinueta ortodontistak emango ditu azalpenak.
Zaldibiako Udalak hitzarmena adostu du Ordiziako Musika Eskolarekin.
'Himalaia neguan' izenburupean ariko da alpinista bizkaitarra Ataunen.
Izena emateko epea irekita dago hilaren 15era arte. Gorka Gomez eta Mikel Bravo izango dira irakasleak.
Lazkaok Zestoaren aurka galdu zuen, eta Zegamak Astigarragaren aurka. Asteburu honetan jokatuko dituzte itzuliko partidak, etxean.