Musika Eskolaren ate irekiak eta bilera informatiboa Zaldibia
Zaldibiako Udalak hitzarmena adostu du Ordiziako Musika Eskolarekin.

Zaldibiako Udalak hitzarmena adostu du Ordiziako Musika Eskolarekin datorren ikasturtean ere bere zerbitzuak Zaldibian eskain ditzan. Maiatzaren 12tik 16ra irekiko da 2025/2026 kurtsorako matrikulazioa, baina aurretik ate-irekiak eta informazio bilera antolatu dira musika eskolaren eskaintza bertatik bertara ezagutzeko. Atzo egin zuten aurreneko saioa eta bihar egingo dute datorrena, bateria perkusio saioan, 16:00etatik 17:00etara. Bilera informatibo irekia ondoren izango da 19:00etan Karreanen, egungo erabiltzaileentzat eta erabiltzaile berriak izango direnentzat.