Buztuntza auzoaren parean, pantaila akustikoak
Neurketen arabera, zaratak 2.625 pertsonari eragiten die ikastetxeak ere badauden eta trafiko intentsitate handia duen eremu horretan.

Ordizian, N-I errepidean (421,820 – 422,160 KP-an), Buztuntza auzo parean, pantaila akustiko berriak instalatzeko lanak hasi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Obrak apirilaren 17an hasi ziren, eta zazpi hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da, 1,149 milioi euroko aurrekontuarekin. Neurketen arabera, zaratak 2.625 pertsonari eragiten die ikastetxeak ere badauden eta trafiko intentsitate handia duen eremu horretan.