Legazpiko musika eta dantza taldeek Txillidari eskainitako ikuskizuna, larunbatean telebistan
ETB-1eko Oholtzan saioan emango dute, 22:00etan.

Txillida, Legazpitik mundura izenburuarekin herriko musika eta dantza taldeek martxoaren amaieran Bikuña kiroldegian eskaini zuten ikuskizuna larunbat honetan, maiatzak 10, botako dute ETB-1ko Oholtza saioan, 22:00etan. Egun horretan ikusi ezin dutenek, programa Nahieran plataforma digitalean ere izango dute eskuragarri.
Bikuña kiroldegiko ikuskizuna Legazpiko Udalak eta Lenbur Fundazioak antolatu zuten, Txillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldiei amaiera emanez. Korosti eta Sustraiak dantza taldeek, Legazpi Musika Bandak, Alaitasuna errondailak, Santikutz abesbatzak, Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Sutanttakun txalapartariek, Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek eta Legazpiko Erraldoi Konpartsak parte hartu zuten, eta irudien atalaz Josu Altzelai arduratu zen.