Jubilatuen finalak, emaitzak eta irudiak
Goierri garaiko eta Tolosaldeko jubilatu elkarteetako jokoetako finalak jokatu dira Ordiziako Zuhaizti gizarte zentroan.

Herriz herriko eta eskualdeetako jubilatuen elkarteetako partidak eta kanporaketak jokatu ondoren, Goierri garaiko eta Tolosaldeko finalak jokatu dira Ordiziako Zuhaizti Gizarte Zentroan.
Jokoz joko, finalak eta irabazleak (beltzez) ondorengoak izan dira:
- Xakean: Prudencio Santoyo (Ordizia) – Jose Ramon Herrero (Tolosa).
- Musean (4 erregeetara): Xanti Del Olmo-Jesus M. Insausti (Idiazabal) / Patxi Alejo-Jose Luis Beriain (Alegi).
- Seietan: Loli Mendez – M. Dolores Arruabarrena / M. Jesus Urtxipia-Cati Diez (Amarotz).
- Briskan: Antonio Fernandez-Vicente Lopez (Beasain).
- Musean (8 erregeetara): Jose Blanco – Javier Tomas (Ormaiztegi) / Manuel Valmaseda-Bonifacio Agudo (Tolosa).
- Txintxonen: Josefa Murgionodo (Ordizia) – Carmen Roca (Tolosa).
- Erratzan: Pilar Barandiaran – Loreto Caballero (Ataun) / Ramon Garmendia-Maritxu Anfurrutia (Ibarra).
- Punttuan: Juan Zufiria – Jose Artola (Ormaiztegi) / J. A. Garmendia -M. Dolores Santin (Tolosa).
- Botean: Juanito Gaztañaga – Martin Etxeberria (Legorreta).
- Igelean: Ezequiel Etxezabal – Emiliano Alvarez (Beasain).
- Tokan: Antonio Ruiz – Antonio Monge (Ordizia) / J. M. Gonzalez – Juanjo Oria (Ibarra).













