Baserritarren eguneko bazkariko sarrerak, eskuragai
Illatin eta Karreanen daude salgai, eta datorren astelehena, maiatzak 12, izango da tiketak eskuratzeko azken eguna.

Baserritarren eguna ospatuko dute maiatzaren 15ean, eta aurtengoan ere bazkaria antolatu dute. Illati jatetxean izango da, 14:15ean, eta eskuragarri daude dagoeneko tiketak. Illatin eta Karreanen eskuratu daitezke, eta datorren astelehena, maiatzak 12, izango da tiketak eskuratzeko azkeneko eguna. Urdaiazpikoa, entsalada epela, itsas-zapoa, entrekota, arroz esnea, kafea, kopa eta purua barne hartuko ditu bazkariko menuak, eta 28 euroan salduko da.