Uztailaren 1era arteko epea dago Ordiziako Argi Berri elkartera bertsopaperak bidaltzeko. Sari banaketa irailaren 14an egingo da.
Maiatzaren 18an, San Gregorioko Larruntza errotan bisita gidatuak antolatu dituzte: 10:00etan eta 12:00etan euskaraz, eta 11:00etan eta 13:00etan gaztelaniaz. Bisitak dohainik dira. Aurrez izena eman behar da.
Pedro G. Romerok XIX. mendeko narratiba historikotik baztertuak izan ziren hainbat kolektibo berreskuratu ditu lan honetarako.
Goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara egokituko dute Etzegarateko lanak direla eta. Bide alternatiboak erabiltzeko gomendatu du aldundiak.
Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Aurtengoan, Aiari egokitu zaio ospakizuna hartzea. Plazan eta Erroipen ospatuko dute.
Zepai, Bikuña eta Jose Galo Zudaire kaleetan egin du aldaketa udalak. Lanak amaituta, 168 argi puntu dira aldatu dituztenak. Guztira, 330.677 euroko inbertsioa egin du udalak.
Emaneurrek antolatu du VIII. Euskal Herriko artisau garagardo azoka eta txapelketa. Garagardoaz gain, jana eta musika ere izango dira bihar aukeran Ordizian.
Bihar Kapela Dantza herrikoia izango da Euskal Herria plazan. Igandean, berriz, Mirandaola Eguna ospatuko dute musika eta dantzarekin.
Maiatzaren 12an eta 13an irekiko dute izen ematea. Irteera maiatzaren 22an izango da. Oinordetzari buruzko hitzaldi bat ere antolatu dute hilaren 26an.
Idiazabalgo Udalaren web gunetik egin daiteke bonua ateratzeko izapidea. Igerilekuak ekainaren 13an irekiko ditu ateak eta irailera arte egongo da zabalik.
Hilaren 12an, 18:30ean izango da lehenengo saioa eta 13an, kontzertu bikoitza, 17:00etan eta 18:15ean. Hilaren 21ean eta 29an izango dira azken bi kontzertuak, 18:30ean.
Gaur bi saio izango dira: Lazkaon, 18:30ean, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta eta Ordiziako Amets Bide taldeak eta Legorretan, 19:00etan, herriko Irrintzi Alai, Idiazabalgo Axari eta Anoetako Anitz.
Ordiziako Udalak diruz lagundutako ikastaroa denez, matrikula doakoa da. Izen-ematea maiatzaren 23ra arte dago zabalik.
Datorren astean, liburutegian ere izango da jasotzeko aukera.
Igandean, 11:00etan jokatuko da areto futboleko partida, Itsasondoko pilotalekuan.
Gaurkoa izan da egin duten lehendabiziko elkarretaratzea. Negoziaziorik ezean, datozen ostiraletan ere elkartuko dira protesta moduan.
Festetako bigarren astebururako antolatzea da helburua. Herritarren parte hartzea eskatu dute.
Itsasondon gaur, 19:00etan banatuko dituzte txapak, Altzagan bihar 10:00etan eta Araman igandean, 13:00etan.