Erriberrirako irteerarako izen ematea datorren astean irekiko da
Maiatzaren 12an eta 13an irekiko dute izen ematea. Irteera maiatzaren 22an izango da. Oinordetzari buruzko hitzaldi bat ere antolatu dute hilaren 26an.

Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak Erriberrira (Nafarroa) egun osoko irteera antolatu du maiatzaren 22an. Irteerarako hitzordua 9:00etan da eliza aurreko geltokian.
Irteeran parte hartzeko izena eman beharra dago aurretik. Maiatzaren 12an eta 13an egongo da horretarako aukera elkartearen egoitzan, 18:00etatik 19:00etarako ordutegian.
Hitzaldia, maiatzaren 26an
Gainera, oinordetza eta dohaintza araubideari buruzko hitzaldi bat ere antolatu du Adin Etxek maiatzaren 26an. Mariano Pablo Melendo Matinez notarioak emango ditu gai hauei buruzko xehetasunak 16:00etatik aurrera Adin Etxeren egoitzan. Hitzaldia amaitutakoan mokadutxo bat egiteko aukera izango dute bertaratutakoek.