Eskalada hastapeneko saioak eta irteera
Saio teoriko praktikoak izango dira Arrastaka taldeak antolatuta. Maiatzaren 13an egingo dute informazio bilera.

Eskalada hastapeneko saio teoriko eta praktikoak antolatu ditu Arrastaka taldeak maiatzaren 14an eta 15ean, eta maiatzaren 17an eta 18an Eginora irteera. Interesa dutenek, maiatzaren 13an, asteartean, taldearen egoitzan 19:00etan egingo den bileran parte hartu beharko dute.