Eskola publikoko langileen baldintzak hobetzearen alde, elkarretaratzea egin dute gaur Ezkion
Gaurkoa izan da egin duten lehendabiziko elkarretaratzea. Negoziaziorik ezean, datozen ostiraletan ere elkartuko dira protesta moduan.

Ezkio-Itsasoko herri eskolako guraso eta irakasleak hezkuntza publikoko langileen lan baldintzak hobetzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean, eskola atarian. Asteazken honetan bilerara deitu zituen gurasoak eskolako zuzendaritzak, hezkuntza publikoko grebari buruz hitz egiteko. Bilera horretan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa mailan deituta dauden mobilizazioetan parte hartzeaz gain, eskolatik bertatik zerbait egiteko beharra nabarmendu zuten eta bertan hartu zuten ostiralero eskola atarian elkarretaratzea egiteko erabakia, besteren artean.