Etzegaraten 'bypass-a' jarriko dute larunbatean
Goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara egokituko dute Etzegarateko lanak direla eta. Bide alternatiboak erabiltzeko gomendatu du aldundiak.
Etzegarateko autobidea airetik. Nafarroako mugatik Idiazabal arterako tartea berrituko dute.Gotzon Aranburu Etzegarateko larrialdiko euste-lanekin zerikusia duten jarduketaren barruan, 408+200 eta 408+620 kilometro puntuen arteko N-I errepidea hamabi orduz erabat itxiko dela jakinarazi du aldundiak. Hormigoizko “L” hormak kentzeko lanak egingo dira.
Lan horiek egiteko, ezinbestekoa izango da Irun noranzkoko errepide osoa okupatzea, eta, ondorioz, N-I errepidea erabat itxiko da 408+200 eta 408+620 kilometro puntuen artean. Lanak maiatzaren 10eko 08:00etan hasiko dira, 12 orduko iraupenarekin, eta maiatzaren 10eko 20:00etan amaituko dira.
Hala ere, zirkulazioa bermatzeko, bypass-a egokituko da goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara. Bitartean, honako ibilbide alternatiboak erabiltzea gomendatu dute: GI-2637 errepidea, Otsaurteko mendatetik eta A-15 eta N-121-A errepideak, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko joan-etorrietarako bide egokienak izanik.













