Igarondo igerilekuko bonuak eskatzeko epea zabalik, Idiazabalen
Idiazabalgo Udalaren web gunetik egin daiteke bonua ateratzeko izapidea. Igerilekuak ekainaren 13an irekiko ditu ateak eta irailera arte egongo da zabalik.

Ekainaren 13an irekiko ditu ateak Idiazabalgo Igarondo igerilekuak eta dagoeneko zabalik dago bertara joateko uda osoko bonua eskatzeko aukera. Igerilekua egunero irekiko da irailera bitartean, 11:00etatik 20:00etara.
Bonua eskatzeko hainbat modu daude aukeran. Alde batetik, online egin daiteke udalaren webgunean, izapide telematikoa erabiliz edota atxikitako eskaera orria bete eta egoitza elektronikoaren bidez erregistratuta. Bestetik, eskaera orria bera liburutegian edo udaletxeko harrera zerbitzuan ere aurkeztu daiteke, datu guztiak beteta.
Hauek dira aurtengo tarifak:
Bakarkako bonua:
- 18 urtetik gorakoak: 54,38€
- 18 urtetik gorakoak. Familia ugaria: 43,51€
- 4-18 urte bitartekoak: 43,51€
- 4-18 urteko bitartekoak. Familia ugaria: 23,95€
- 0-3 urte bitartekoak: doan
- Gazte txartela edo ezgaitasun txartela duten herritarrak: 37, 51€
Familia bonua:
- Bi guraso/titular + 1 seme/alaba (4-18 urte): 110,91€
- Bi guraso/titular + 2 seme/alaba (4-18 urte): 121,84€
- Bi guraso/titular + 3 seme/alaba (4-18 urte): 126,19€
- Bi guraso/titular + 4 seme/alaba edo gehiago (4-18 urte): 132,72€
Guraso bakarreko familien bonua:
- Guraso/Titularra + 1 seme/alaba (4-18 urte): 54,38€
- Guraso/Titularra + 2 seme/alaba (4-18 urte): 59,85€
- Guraso/Titularra + 3 seme/alaba edo gehiago (4-18 urte): 70,72€