Loinatz jaietan Herri Jantokia antolatzeko deia
Festetako bigarren astebururako antolatzea da helburua. Herritarren parte hartzea eskatu dute.

Loinatz jaietan Herri Jantokia antolatu nahi du herritar talde batek auzolanean. Festen bigarren asteburuan, ekainaren 6an eta 7an , izango da Plaza azpian. Afaltzeko aukera emango da bertan. Lan egiteko txandak 19:00etatik 24:00etara izango da. Bertan laguntzeko izen ematea zabalik dago lotura honetan.