‘Scenario. Zorraren Z’ erakusketaren argitalpena aurkeztu dute Zumalakarregin
Pedro G. Romerok XIX. mendeko narratiba historikotik baztertuak izan ziren hainbat kolektibo berreskuratu ditu lan honetarako.

Pedro G. Romero artista andaluziarrak Scenario. Zorraren Z izeneko erakusketa ireki zuen Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan, joan de otsailean. Orain Romerok erakusketaren edukia argitalpen batean bildu du eta atzo arratsaldean egin zuten aurkezpena Ormaiztegin.
Sneario. Zorraren Z erakusketa Zumalakarregi museoak martxan jarritako Artxibo praktikak proiektuaren lehendabiziko emaitza da. Proiektu honekin, museoak gordeta dituen artxiboen irakurketa berriak sustatu nahi dira kultura garaikidearekin lotura duten pertsonen begiradatik eta sortu dituzten ibilbideen bitartez. Helburu nagusia hausnarketa, artikulazioa eta esanahi berriak sortzeko, “museoaren funtsak begirada kritikoarekin berrinterpretatzea da”.
Esan bezala Pedro G. Romero izan da lehen artista gonbidatua; 2024an Arte Plastikoen Espainiako Saria jaso zuena, hain zuzen. Hurrengo gonbidatuak Maialen Lujanbio bertsolaria eta Xabier Erkizia soinu artista izango dira. 2026an zehar garatuko dituzte euren proiektuak museoko artxiboa oinarri hartuta.
Erakusketa ekainaren 1era arte
Otsailean ireki zuten Scenario. Zorraren Z aldi baterako erakusketa Zumalakarregin eta datorren ekainaren 1era arte egongo da ikusgai. Romerok XIX. mendeko narratiba historikotik baztertuak izan ziren hainbat kolektibo berreskuratu ditu erakusketarako, orain argitalpen honetan bildu dituelarik. Gainera, kolektibo hauek garaiko argitalpen eta grabatuetan, zein dokumentuetan nola irudikatu zituzten ere hausnartu du.