Wushu-Kung Fu laugarren ligari hasiera, bihar
Beasaingo Antzizar kiroldegian izango da, 10:00etatik 14:30era.

Bihar emango diote hasiera laugarren Wushu-Kung Fu ligari Beasainen. Beasaingo ICDWF Lorea gimnasioak eta Tolosako Indarra gimnasioa klubek antolatuta egingo da kirol jardunaldia, Antzizar kiroldegian, 10:00etatik 14:30era. Aurrekoetan bezala, parte hartze zabala espero dute antolatzaileek. Haurren Wushu-Kung Fu jaialdia ere egingo dute.