Martin Diez eta Ainhoa Intxausti etxean garaile, Sanson probako ibilbide luzean
VIII. Segura-Zerain mendi lasterketan Martin Diez eta Ainhoa Intxausti gailendu dira proba luzean. Sprint distantzian, Aimar Larreak eta Eider Zubeldiak irabazi dute.
Martin Diez segurarra izan da helmugaratzen lehena, trail modalitatean. Bi segurarrek irabazi dute VIII. Segura-Zerain mendi lasterketa, Trail modalitatean (25 km). Gizonezkoetan Martin Diezek gurutzatu du helmuga lehenengo, 2:17:24 denborarekin, eta emakumezkoetan, Ainhoa Intxaustik, 2:51:46 denborarekin. Sprint modalitatean (14,5km), Aimar Larrea antzuolatarra eta Eider Zubeldia amezketarra gailendu dira. Larreak 1:07:51 behar izan du ibilbidea osatzeko, eta Zubeldiak 1:26:46. Aurten ere korrikalariek ez dute errekorra hausterik izan, baina inoiz baino parte hartze handiagoa izan da bi lasterketan.
9:30etan abiatu dira ibilbide luzeko korrikalariak, Segurako plazatik, eta 10:00 motzekoak. Eguraldia lagun izan badute ere, lokatz ugari izan dute zirkuito osoan zehar. Iaz bezala, irabazleek Sanson harriaren erreplika batekin zeharkatu dute bukaerako marra.
Sailkapen guztiak lotura honetan kontsulta daitezke.
SAILKAPENA:
14,5 KM
Gizonezkoak:
- Aimar Larrea Aranguren (1:07:51)
- Axier Artola Ormazabal (1:08:22)
- Mikel Usandizaga Zubiaurre (1:09:06)
Emakumezkoak:
- Eider Zubeldia (1:26:46)
- Aiara Garaialde Zeberio (1:30:56)
- Igone Campos Odriozola (1:37:10)
25 KM
Gizonezkoak:
- Martin Diez Virto (2:17:24)
- Beñat Etxabe Leturia (2:20:01)
- Unai Martinez Crespo (2:21:44)
Emakumezkoak:
- Ainhoa Intxausti (2:51:46)
- Maider Unanue Aramburu (3:05:01)
- Nerea Amilibia Arruti (3:24:57)
GOIERRI KOPA TRAIL
Gizonezkoak:
- Koldo Galarreta Torres (292 puntu)
- Andoni Jaka Alberdi (204 puntu)
- Xabat Maiotz Telleria (189 puntu)
Emakumezkoak:
- Maider Unanue Aramburu (388puntu)
- Ainhoa Intxausti Berasategi (198 puntu)
- Lara Estebanez (197 puntu)
GOIERRI KOPA SPRINT
Gizonezkoak:
- Mattin Odriozola Ibarguren (460 puntu)
- Axier Artola Ormazabal (278 puntu)
- Mattin Intxausti (263 puntu)
Emakumezkoak:
- Eider Zubeldia Albeniz (480 puntu)
- Maite Murgia Ioldi (312 puntu)
- Nora Anton Mujika (264 puntu)












