12:00etan olagizonei ongietorria egin diete, ohorezko ezpata-dantza dantzatuta. Ondoren, 12:30ean, ola martxan jarri dute, eta 13:00etan erromeriaren txanda izan da.
VIII. Segura-Zerain mendi lasterketan Martin Diez eta Ainhoa Intxausti gailendu dira proba luzean. Sprint distantzian, Aimar Larreak eta Eider Zubeldiak irabazi dute.
Ibilaldi gidatua eta saio gastronomikoa egin dituzte Clara Gutierrez biologo eta etnobiologoak lagunduta.
17 eta 81 urte bitarteko ia 600 lagunek, adin tarte horretan dauden herritarren ia erdiak, hartu dute parte Legorretako lehenengo Kinto Egunean.