Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

Aner Arozena zumararragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera. Arozenak 38 minutu eta 32 segundo behar izan ditu proba osatzeko. Igoeran utzi ditu atzean bere aurkari nagusiak eta beherakoan ondo eutsi dio lortutako abantailari. Bigarren lekuan Martin Egizabal sailkatu da (39:04) eta hirugarrenean Unax Agirre (39:50).
Nesken lasterketan Aridane Peñagarikanok hasieratik bukaerara arte dominatu du proba eta azkarrena izan da bai Izazpiko puntan eta baita Ezkioko helmugan ere. 46 minutu eta 26 segundo behar izan ditu proba osatzeko. Bigarren postuan Luzia Urkiola (50:26) sailkatu da eta hirugarrenean Nerea Garcia (54:45).