Gasteizko emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzeak
Ordizian 18:00etan eta Lazkaon 19:00etan jarri dituzte hitzorduak. Apirilaren 25ean Haron hilik aurkitu zuten emakume gasteiztarra.

Ordiziako eta Lazkaoko talde feministek elkarretaratzeak egingo dituzte gaur iluntzean, 2025ean Euskal Herrian izan den hirugarren hilketa matxista salatzeko. Apirilaren 25ean Haron (Errioxa, Espainia) hilik aurkitu zuten emakume gasteiztarra.
Ordizian 18:00etan dute hitzordua plaza nagusian, eta Lazkaon 19:00etan, plazan.