Legorretako udalekuetan izen-ematea zabalik
Bi programetan lana egiteko begiraleek ere izena emateko epea zabalik dute.

Legorretako Udalak antolatutako udalekuetan eta gazteen irteeretan izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 1era arte. Adinaren arabera, eskaintza ondorengoa da:
- Umeen programa. Haur Hezkuntzako eta LHko umeentzat. Ekainaren 23tik uztailaren 24ra, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. Matrikularen kostua 80 eurokoa izango da.
- Gazteen programa. DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat. Ekainaren 26tik uztailaren 22era, astean bi irteera eginez. Matrikularen kostua 120 eurokoa izango da.
Bi programetan deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Kasu guztietan, ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakian ordaindu beharko da matrikula, eta ondoren Herritarren Atarian izena eman, ordainagiria erantsiz.
Begiraleak
Bestalde, udako bi programetan begirale izateko izena emateko epea ere zabalik dago, maiatzaren 22ra arte. Umeen programarako begiraleen lan kontratuaren iraupena ekainaren 23tik uztailaren 24ra (biak barne) izango da. Gazteen programakoen iraupena, ordea, ekainaren 26tik uztailaren 22ra (biak barne). Udalaren webgunean irakur daitezke baldintzak.