Ordiziako liburutegian LGTBI txokoa
Liburutegian bertan eskuratu daiteke gida, eta baita udalaren webgunean ere, Berdintasun atalean.

Udaberria Transloratzen, Ordizia Transformatzen zikloaren barruan, LGTBI txokoa egokitu dute Barrenako liburutegian, hainbat libururen gomendioekin. Liburutegian bertan eskuratu daiteke gida, eta baita udalaren webgunean ere, Berdintasun atalean. Eleberriak, komikiak eta ez-fikzioak daude bertan.