Champion mus txapelketa, larunbatean, Tartaloetxen

Champion mus txapelketa jokatuko dute maiatzaren 17an, larunbata, 16:00etan hasita Zegamako Tartaloetxe elkartean. 2024an herriko elkarte bakoitzeko txapeldun eta txapeldunordeen arteko mus txapelketa da Champion bezala ezagutzen den hau. Txapelketa amaituta, afaria egingo dute elkartean bertan.