'Euskararen alde, erosketak debalde' kanpaina hasi du Ordizianek
Euskaraldiak irauten duen bitartean Ordizianeko 98 establezimenduetan erosketak egiten dituztenen artean, 100 euroko hamar sari zozkatuko dira maiatzaren 27an.

Ordizian Merkatari Elkarteak, bat egin du Euskaraldiarekin eta kanpaina berria abiatuko du, Euskaraldiak diraun bitartean; gaurtik maiatzaren 25era arte. Era horretan, Ordiziako Merkatarien Elkarteak, Ordiziako Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin elkarlanean, kanpaina berria jarri du abian udalerriko merkataritza eta zerbitzuen sektorea sustatu eta laguntzeko, “Euskaren alde erosketak debalde” lemapean.
100 euroko hamar sari
Erosketak sustatzeko eta bezeroak saritzeko helburuarekin, “kanpainari atxikitako 98 establezimenduetan kontsumituz, boletoak lortzeko aukera izango da, 100 €ko 10 sariren zozketan parte hartu ahal izateko”.
Boletoak, Ordizian Bulegoaren postontzian (Andre Mari 21) bota beharko dira zozketa eguna baino lehen. Zozketa eguna, maiatzaren 27an egingo da.
Guztira 98 establezimenduk parte hartzen dute kanpainan, sektore ezberdinetakoak: arropa eta oinetakoak, liburu-dendak, ile-apaindegi eta estetika, optikak… eta kanpainari dagokion kartelarekin bereizi ahal izango dira.