Erroten Eguna ospatuko dute igandean Goierriko zortzi herritan
Araman, Ataunen, Beasainen, Ezkion, Legazpin, Mutiloan, Zegaman eta Zerainen bisita gidatu bereziak antolatu dituzte errotetan.

Etzi, IV. Gipuzkoako Erroten Egunaren barruan, Aramako Ibares errotan, bisita gidatuak egingo dituzte 10:30, 12:00, 16:00 eta 17:30ean. Talo tailerrak ere egingo dituzte 11:00etan, 13:30ean, 16:00etan eta 18:30ean. Izen-emateak: 943 88 07 39 / udala@erama.eus / errota00@gmail.com.
Ataunen, San Gregorioko Larruntza errotan bisita bereziak antolatu dituzte 10:00etan eta 12:00etan euskaraz, eta 11:00etan eta 13:00etan gaztelaniaz. Izena eman behar da: barandiaran@gipuzkoanatura.eus / 943 18 03 35 / 688 895 069.
Beasaingo Igartzako errotan Ia 6 mendetako historia erakusketa inauguratuko dute gaur. Ordutegia: asteazkenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Ezkioko Igartubeiti baserrian familientzako tailerra antolatu dute etzi, 16:30ean eta 18:30ean. Arto irina erabiliz, txokolatezko gailetak egingo dituzte.
Legazpiko Igaralde errotan ere bisita komentatua egingo dute 11:00etan. Izena eman behar da: 943 73 04 28 / mirandaola@lenbur.com.
Mutiloako Errotatxon 09:30ean, 10:30ean eta 11:30ean dira bisitak. Plazak mugatuak dira eta izena eman behar da: 943 80 04 50 / udala@mutiloa.eus.
Zegamako Intxaustierrota, Gipuzkoako zeramika errota bakarra bisitatzeko aukera ere badago 11:00etan. Izena eman behar da: anduetza@gipuzkoanatura.eus / 943 80 21 87 / 688 62 36 09.
Zerainen azkenik, Oamendi kirol klubak eta Turismo Bulegoak, elkarlanean antolatu dute. Larraondo zerrategi hidraulikora ibilaldia egingo dute lehendabizi 10:00etan herriko plazatik abiatuta. Errotan bisita gidatua egingo dute 11:45ean, Araitz Larrea trikitilariak girotuta. Ondoren hamaiketakoa izango da. Izena eman behar da: turismobulegoa@zerain.eus / 649 946 277 / 943 80 15 05.