Goierriko adinekoen eskualdeko martxa, Ordizian
Maiatzaren 24an da. Olaberria, Zegama, Lazkao, Segura, Ataun, Ormaiztegi, Idiazabal, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Itsasondo eta Legorretako adinekoek hartuko dute parte.

Olaberria, Zegama, Lazkao, Segura, Ataun, Ormaiztegi, Idiazabal, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Itsasondo eta Legorretako adinekoek hitzordua dute maiatzaren 24an, 09:30ean, Ordiziako Zuhaizti gizarte etxean. Handik abiatuko baita VII. Goierriko adinekoen eskualdeko Martxa.
9,2 kilometroko ibilbidea egingo dute: Zuhaiztitik Goierri Eskola aldera abiatuko dira lehendabizi. Ondoren, Sueskolaren paretik Altamira auzora joango dira eta handik Majori auzotik barrena, Orkli kooperatibara jaitsi.
Ordizia atzean utzi eta Aramara joango dira. Han hamaiketakoa egin ondoren, Itsasondoko tren geltokiraino joan eta N-1 errepide zaharretik barrena, Ordiziara itzuliko dira berriro ere ibiltariak, 12:30etarako.