BIDEOA. Ordiziako ikastetxeen 'Gure bihotz taupada'
Ordiziako Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleek Joxemiel Barandiaran plazan egin dute Euskaraldiko ekitaldia.
Ordiziako Urdaneta eta Jakintza ikastetxeetako lehen hezkuntzako ikasleek elkarrekin ospatu dute Euskaraldia gaur goizean, J. M. Barandiaran plazan. Mailaka, aurreko bi urteetako Euskaraldiko kantak eta aurtengoa, Bulegoren ‘Gure bihotz taupadak’ kantatu eta dantzatu dute.
Azkenik ‘Euskal Herrian euskaraz’ abestia kantatuz amaitu dute ekitaldia.

















