Ordiziako lagunarteko saskibaloi txapelketan izen-ematea zabalik
Ekainaren 4ra arteko epea dago izena emateko Majori kiroldegian, Amonane, Sugaar eta Urdin tabernetan, eta Instagramen.

Futbol eta pilota txapelketa herrikoiak hasita, Ordiziako 42. lagunarteko saskibaloi txapelketak ere hasi du bere ibilbidea, izen-ematea irekita. Majori kiroldegian, Amonane, Sugaar eta Urdin tabernetan, eta Insagramen saskikuadrilak webgunean egin daiteke, taldearen izena, arduraduna eta telefono zenbakia adierazita. Dohainik da izen-ematea.
Ekainaren 4a da izena emateko azken eguna eta hurrengo egunean, ekainaren 5ean, zozketa egingo da, 18:00etan, Barrenan. Ekainaren 9an hasiko da aurtengo edizioa, eta finala uztailaren 23an jokatuko da.
2024an 26 taldek hartu zuten parte Ordiziako lagunarteko saskibaloi txapelketan. Finala Mokela eta Gaussi taldeek jokatu zuten; Mokelak 60-41 irabazi zuen.