Anne Otegirekin sukaldaritza lantegia gaur, Biziolan
Doakoa izango da, eta ez da aurretik izena eman beharko.

Hilabete bukaera gastronomikoa izango du Biziolak. Sukaldaritza lantegia egingo dute, gaur 18:00etan, Biziolako eraikinean, Anne Otegi Osoa Sukaldaritzako kideak gidatuta; udaberriak dakartzan elikagaiak nola aprobetxatu erakutsi eta zapore zein kolorez beteriko errezeta errazak eskainiko ditu. Doakoa izango da, eta ez da aurretik izena eman beharko.