
Enkantera atera du Legazpiko Udalak, eta ekainaren 9ra arte egin daitezke proposamenak.

Lehen sektoreko langileei prestakuntza berria eskainiko diete Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hazik, erretiro prozesua planifikatzen eta belaunaldi arteko erreleboa errazten laguntzeko. Udazkenean hasiko da.

Larunbatean egin zen lehiaketa, herriko LHko ikasleei zuzenduta eta Arkatza elkarteak antolatuta. Lan guztiak ikusgai daude Kultur Etxeko erakusketa aretoan, hilaren 30era arte.

Maiatzaren 30ean emango diete hasiera Beasaingo Loinatz jaiei. Egitarau oparoa izango da adin tarte eta gustu guztiak asetzeko. Jaietako kartel lehiaketaren sariak banatu dituzte jaien aurkezpen ekitaldian.

Goiekik Hazilan+ proiektua abiarazi du Goierrin pertsona kualifikatuen laneratzea sustatzeko. Orientazioa eta praktika ordainduak eskaintzen ditu, berriro laneratzeko prozesuan edo ikasketak amaitu berritan dauden pertsonei lana aurkitzen laguntzeko. Izena eman daiteke.

Euri jasaren eraginez, Santa Lutzi errekak gainezka egin zuen atzo arratsaldean. Ezkion, Itsason, Gabirian eta Ormaiztegin izan dira kalterik handienak.

Urriaren 12a da Legazpiko mendi lasterketen bigarren ediziorako eguna. Larunbatean izen-ematea irekiko dute, 16:00etan.

Euskara Beasaingo herri paisaiaren parte bihurtu du Alain Polo artista gazteak ‘Eguzkilorea’ horma-irudiarekin, Euskaraldiaren barruan. 'Gutarik bakoitzak anitz hizkuntza ukan ditzake ditzake, euskarak gu baizik ez gaitu!' esalditik hartu zuen ideia.

Ainitze Sala fitoterapeuta eta baserritarrak (Lazkao, 1981) sendabelar guztiak ditu ezagun. Gainera, hainbat ikastaro antolatzen ditu urtean, mota bakoitzaren tratamendua nola egin azaltzeko. Maiatzaren 29an, esaterako, hilekoaren sintomatologia sendabelarrekin tratatzen ikasteko aholku eta gomendioak emango ditu Lizartzan, 18:30ean, udal aretoan.

Uztailaren 5ean, 19:30ean Altamira estadioan izango da nazioarte mailako atletismo jaialdia.

Lapurdiko Xoldokogaina mendian taldeko argazkia atera zuten igandean Ordiziako Mendizaleak elkarteko mendizaleek.

Urte luzeetan Jubilatuen Etxea izenarekin ezagututako eraikina 1975eko uztailaren 6an inauguratu zuten. Bazkaria irailaren 7an egingo dute, eta izena emateko epea irekita dago.

Argazkilari azkoitiarrak kolodioi hezearen teknika erabilita egindako lanak ditu ikusgai tabernan eta ile apaindegian. Lan horietako batzuk apirilaren amaieran egin zituen Legazpin, kalean, jendaurrean.

Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarrak gidatuko du saioa.

Doakoa izango da, eta ez da aurretik izena eman beharko.


