Bilerara deitu ditu udalak Atxurtzako pistetako jabeak

Ezkioko Udalak kezka agertu du Santamañatik Atxurtzara doan bidearen egoera dela eta. Gipuzkoako Foru Aldundiak lur jabe pribatuei zuzendutako diru laguntza bat atera du berriki eta Ezkioko Udalak «gaiari heldu nahi dio eta pista konpontzeko irtenbide bateratu bat lortu». Gaia eztabaidatzeko bilerara deitu ditu pistetako jabeak, ostegunean 19:15ean udaletxean, «azalpenak eman eta norberak dakartzan ekarpenak elkarbanatzeko».