Erreka egunean izena emateko azken eguna bihar

Erreka eguna antolatu dute larunbat honetarako Ormaiztegin. Udaletxe paretik 10:30ean irtengo dira garbiketa lanak egitera. Udalak jarriko ditu eskularruak eta beharrezko materialak eta hamaiketakoa egongo da bukaeran parte hartzaileentzat. Izena emateko azkeneko eguna da bihar. Izena kultura@ormaiztegi.eus helbidean edo 688 657 455 telefonoan eman daiteke.