‘Hetero’ liburuaren aurkezpena, bihar Itsasondon
Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarrak gidatuko du saioa.

Hetero liburua aurkeztuko du Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrak, Itsasondon. Bihar, maiatzak 21, asteazkena, izango da aurkezpena, 18:30ean, herriko kulturgunean. Saioa gidatzen, gainera, Maialen Akizu bertsolari eta idazle urretxuarra izango da. Itsasondoko Udalak antolatu duen jarduera izango da, eta bertaratzeko deia egin dute.