Uholdearen ondoren, garbiketa lanak Alegian
Behe-barru, garaje eta baratze eta soroetan kalteak eragin ditu urak. Auzotarrak aritu dira garbiketa lanetan. Albiste barruan, bideoa.

Atzo eguerdi partean botatako euri jasek Zumarraga aldetik datorren Santa Lutzi errekak Alegia auzoan gainezka egitea eragin zuten, eta kalte materialak sortu zituen behe-barru, garaje eta baratze eta soroetan. Arratsaldean auzolanean aritu ziren auzotarrak ahalik eta gehiena txukundu nahian.
Bideoa: Gotzon Aranburu