Atunaren arrantzaz mahai ingurua, bihar Ormaiztegin
Agustin Galabide Pellejero 'Maldito Gorri' liburuarekin. Gorka Gomez Atunaren arrantza euskal itsasontzi batean izenburupean mahai ingurua antolatu dute biharko Ormaiztegiko gizarte etxean 18:30ean, Agustin Galabide ormaiztegiarra eta barkuko radiotelegrafista, Lazkaoko Xabier Iberoaga merkataritza barkuko kapitaina eta Getariko Borja Rodriguez arratza ontziko kapitainarekin.
‘Maldito Gorri’ biografia nobelatua idatzi zuen Galabidek 2020an, Itziar Sistiaga idazlearen laguntzarekin.













