Basogintza eredu desberdina erakusteko, ibilaldia Legazpin
Tantai baso jabeen kooperatibaren eskutik egingo da larunbatean, Urtatzako urtegitik 10:00etan abiatuta. Legazpiko EH Bilduk antolatu du.

Legazpiko EH Bilduk ibilaldia antolatu du larunbaterako, hilak 24, Tantai baso-jabe kooperatibarekin. Tantaiko adituek bertako espeziez osatutako basoak modu jasangarri eta bateratuan nola kudeatzen dituzten azalduko dute, eta baso jabe batek bere esperientzia kontatuko du. Bestelako basogintza eredu bat posible dela erakutsi nahi dute.
Urtatzako urtegiko sarreran izango da hitzordua 10:00etan, eta ibilbide erraza izango da, adin guztietako jendeak egiteko modukoa. Amaieran mokadutxoa egingo dute.